Hegaztiak ikusteko aukera, etxetik | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Hegaztiak ikusteko aukera, etxetik

(0 iruzkin)

Jon Elosegi igeldotarrak hegaztientzat hainbat jantoki jarri ditu bere etxean eta webcam bitartez retrasmititzen ari da etengabe, Urdaibain egiten duten moduan. Hementxe sakatuz gero, ze hegazti mota gerturatzen diren ikusteko aukera dago: txonta arruntak, txantxangorriak, txolarreak, amilotxak, tarinak… Kakahueteak, eguzkilore pipa gordinak… jartzen dizkie jateko tresneria egokiarekin. Gainera, Urdaibai Bird Centerreko zuzenekoan aipamena egin diote.

Elosegik azaldu duenez, betidanik interesatu izan zaizkio txoriak eta aspalditik jarri izan dizkie kabiak etxe inguruan, eta baita jantokiak ere. Konfinamendu garaian, berriz, etxeko jardinean duten zuhaitz baten ondoan, webcam bat jarri zuen eta zuzenean internetez zabaltzen ari da. Batez ere, bere gurasoengan pentsatuz jarri zuen, etxetik atera gabe txoriak ikusi zitzaten.

Current rating: 5

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom