Igeldoko gida komertzialean parte hartu nahi? | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Igeldoko gida komertzialean parte hartu nahi?

(0 iruzkin)

Herri Kontseiluak aspalditik izan du Igeldoko negozio eta komertzioak biltzen dituen gida bat osatzeko helburua. Orain, Covid-19aren ondorioz sortu den eta sortuko den egoera ikusita, inoiz baino garrantzitsuago ikusten du bertako eta bertakoen ekonomia bultzatzeko beharra.

Hori horrela, aipatutako gida komertzial hori prestatzen hasiak direla jakinarazi dute. Beraz, norbaitek bertan azaltzeko interesa izango balu edo baten bat ezagutuko balu, lehenbailehen Herri Kontseiluarekin harremanetan jartzeko dei egin dute.

Bertan iragartzea doakoa
Herri Kontseiluak adierazi duenez, bertan iragartzea doakoa izango da. Bete beharreko baldintza, negozioa Igeldon izatea edo langile autonomoa igeldotarra izatea (negozioa Igeldotik kanpo izan daiteke). Igeldotartzat hartuko da Igeldon jaiotakoa, bizitakoa edo lan egiten duena.

Harremanetan jartzeko: herrikontseilua@igeldo.eus edo 943313030 / 606311734.

Current rating: 5

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom