Giza katera elkarrekin joateko deia | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Giza katera elkarrekin joateko deia

(0 iruzkin)

Igandean (ekainak 10), Gasteiz, Bilbo eta Donostia elkartuko dituen giza katea egingo da, Gure Esku Dagok deituta. Igeldok Ibaetan dauka bere lekua eta bertara elkarrekin joateko deialdia egin du Igeldoko Gure Esku Dagok. Goizeko 09:30etan plazan elkartu eta elkarrekin oinez joatea da asmoa (Pilotegi bidetik). Plazatik joango ez direnentzat goizeko 11:00etan Ibaetako autopista sarrerara gerturatzeko azaldu dute, «hortik aurrera kokatuko baikara. Eta ez ahaztu gure eskuko kamixetak janztea!!», gaineratu dute. 
Ondoren, elkarrekin bazkaltzera
Giza katea bukatzean, denok elkarrekin bazkaltzeko asmoa ere adierazi du Igeldoko Gure Esku Dagok. «Edaria guk eramango dugun arren, ez ahaztu bazkaria ekartzea. Ez dadila edaria ezta janaria falta!!!». 
Igeldotik 107 lagun dagoeneko
Dagoeneko Igeldotik 107 lagun apuntatu direla jakinarazi dute antolatzaileek eta oraindik apuntatu nahi duenarentzat ere badagoela aukera. Horretarako, beraiekin harremanetan jarri behar da email honetara idatzita: igeldokogureeskudago@gmail.com.
Bertaratzeko mezua ere zabaldu dute: «Aupa zuek!!! Ekainak 10ean Euskal Herriak indar erakustaldia emango du!!».
Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom