Eskola Kirola Igeldon antolatu da ikasturte honetan ere | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Eskola Kirola Igeldon antolatu da ikasturte honetan ere

(0 iruzkin)

Guraso elkartea burubelarri ari da lanean ikasturte berria hastearekin batera. Ikasturte berriari begira, hainbat kontu nabarmendu dituzte. Hasteko, azpimarratu dute Covid-19aren kontrako neurri gabe hasi dela ikasturtea eta oso albiste ona izan dela hori. Horrekin lotuta, goizeko Zaintza zerbitzua eskolako liburutegira bueltatu ahal izan da.
Datuei dagokienean, ikasturte honetan 10 ikasle berri hasi direla jakinarazi dute: 2 urtekoak 8 dira; 4 urtekoa 1; eta 3.mailakoa beste 1.

Bi talde Eskola Kirolan
Iazko ikasturtean bezala, oraingoan ere Eskola Kirola Igeldon antolatu dela gaineratu dute, Jakin­tzara joan beharrik gabe. Bi talde osatu dira: benjaminena eta alebinena.
Bestalde, ikasturte hasiera honekin lotuta, aipatu dute eskolako umeek irteera izan dutela. Urriaren 6tik 7ra joan ziren Astitzera gaua pasatzera, Lehen Hezkuntzatik gorako ikasle guztiak. Eskolatik ere bidali dituzte irteeraren inguruko informazioa eta argazkiak (10. orrian).

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom