IKO dendako kanpo aldea espazio seguruagoa da orain | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

IKO dendako kanpo aldea espazio seguruagoa da orain

(0 iruzkin)

Aurreko ale batean jakinarazi zen moduan IKO dendako kanpo aldea fase ezberdinetan hobe­tzen joateko asmoa azaldu zuten. Lehen pauso horietako batzuk parkina egokitzea, espaloia txukuntzea eta kanpoaldean bezeroak lasai eserita egoteko mahai bat jartzea izan ziren. Orain, segurtasun aldetik eman da pausorik handiena. Errepi­detik duen gertutasunak sortzen zuen arriskua saihesteko, baranda bat jarri dute IKO dendaren aurre alde guztian. Gainera beste mahai bat jartzeko asmoa dutela ere adierazi dute.


Hortaz aparte, birziklapena sustatzeko, zabor ontziak ere jarri dituzte erabiltzaileek zaborrak dagozkien edukiontzietara botatzeko aukera zabalduz. Juntako kideek nabarmendu dute espazio horiek bezero guztientzat erabilgarriak izatea nahi dutela eta beraz arduraz jokatzeko eskatzen dute, zabor on­tzien erabilera egokia eginaz eta mahaiak garbi utziaz.
Bestalde, ogia eramateko kotoizko poltsak ere salgai jarri dituztela azaldu dute, aurrez zuten erosketarako poltsen eskaintza zabalduz.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom