Skip to content

Donostiako Klasikoa Igeldotik pasako da abuztuaren 4an

(0 iruzkin)

Abuztuaren 4an Donostiako Klasikoa txirrindularitza lasterketa izango da eta ohi bezala, Igeldotik pasako da. Ondorioz, errepide nagusia itxita egongo da denbora tarte batez. Donostiako Udaletik jakinarazi dutenez, arratsaldeko 16:00etatik erratz-autoa pasatzen den arte egongo da itxita, hau da, 18:00ak ingurura arte. Bi norabideetan egongo da errepidea itxita; ezingo da ez gora igo ez behera jaitsi. Murgil bidetik barrena igoko dira txirrindulariak eta errepide nagusitik jaitsiko dira Donostiara. Beraz, Igeldoko kanpinetik hasita Donostiara bitarte itxita egongo da eta baita Murgil bidea ere. Horrez gain, Pilotegi eta Bordako bideetatik ere ezingo da errepide nagusira sartu. Ordu tarte horrek aldaketak izan ditzake, lasterketako gorabeheren eraginez.

Lasterketa goizeko 11:30etan hasiko da Bulebarretik eta Donostiako erdialdean ere trafiko mozketak izango dira lasterketa bukatu bitarte.

Horrez gain, autobus zerbitzurik ere ez da izango ordu tarte horretan (16:00-18:00), Igeldoko linean.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

captcha

Azken postak

Artxibategia

2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom