Udazken Festa, ekintzaz beteta | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Udazken Festa, ekintzaz beteta

(0 iruzkin)

Udazken Festa hurrengo asteburuan izango da: urriak 26, 27 eta 28. Hiru egunez, ekintza ugari izango dira adin ezberdinetako herritarrentzat. Ostiralean, pentsionisten inguruko hitzaldia izango da eta larunbatean, umeek gozatzeko aukera izango dute bizikleta buelta eta zirko tailerrarekin. Arratsalde-iluntzea, kantu jirak eta Mexikortxo Bandek girotuko dute. Igandean, berriz, ez dira faltako azoka, erromeria, bazkaria eta taloak!

URRIAK 26 OSTIRALA
19:00etan HITZALDIA: ”Pentsioen beste errealitatea” Duintasuna elkartearen eskutik eskolan.
Ondoren “LUNTXA” eta solasaldia Itxas Aurre kultur etxean.

URRIAK 27 LARUNBATA
10:00etan BIZIKLETA PASEOA haur eta gurasoentzat. Bidean hamaiketakoa banatuko da.
Bi ibilbide izango dira aukeran:
    - 7-8 urtetik beherakoentzat
    - 9-10 urtetik gorakoentzat
13:30etan BAZKARIA plazan. Bakoitzak etxetik ekarritako bazkariarekin.
16:30etan ZIRKO TAILERRA haur eta gaztetxoentzat Txatxilipurdi elkartearen eskutik.
19:00etan KANTU JIRA herriko tabernetan zehar Lezkarri abesbatzak girotuta.
20:30etan BOKATAK herriko plazan.
22:00etan MEXIKORTXO BAND-en eskutik afaloste mexikarra.

URRIAK 28 IGANDEA
10:30-13-30 AZOKA herriko eta inguruko produktuekin.
*Bakoitzak etxetik bere poltsa edo zorroa ekartzea denok eskertuko dugu.
11:00-13:30 ERROMERIA: Laja II eta Lutxurdio trikitilariek girotuta.
14:00etan HERRI BAZKARIA. Din Din Elkarteak prestatuta. Bertan herriko aiton-amonak omenduko dira.
Bazkarirako txartelak Txapela tabernan salgai: helduak 25€ / haurrak 12 €
*Txartelak erosteko azken eguna: urriak 26 (ostirala)
18:00etan TALOAK dastatzeko aukera Igeldoko talogileen eskutik.
OHARRA: Igandean plazan barra irekiko da pintxo eta guzti: 9:00-14:00 / 18:00-21:00

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom