Udaran hainbat sari lortuta, pozik daude Ondazarten | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Udaran hainbat sari lortuta, pozik daude Ondazarten

(0 iruzkin)

Ondazarte baserrikoek uda oparoa izan dute. Uztailaren hasieran Araitz Otamendi behien prestatzaile eskola batera joan zen Asturiasko Colunga herrira. Bertan aste betez ikasten aritu ostean, azken eguneko lehiaketan, bere kategorian bigarren postuan geratu zen. Abuztuan berriro joan ziren Asturias aldera, LLanera herriko frisoi arrazako txapelketan parte hartzera etxeko bi behi hartuta. Matti izeneko behiak hirugarren postua lortu zuen bere adineko atalean. Harribeltz behia izan zen poz handienak ekarri zizkiena, izan ere, lehen umezko behi honek bere atalean lehen postua eta erraperik onenaren saria lortzeaz gain, behi gazteen finaleko txapeldun geratu zen.

Estatu mailako txapelketan ere fin
Irailaren 20tik 24ra berriro ere Asturiasera abiatu ziren Ondazar­tekoak, oraingoan Willis izeneko biga bat eta Harribeltz behia hartuta. Estatu mailako frisoi arrazako txapelketan parte hartu zuten Gijonen eta handik ere ekarri zituzten sariak. Willis bigarak bosgarren postua eta banderatxoa lortu zituen 6 eta 8 hilabete arteko atalean. Atal horretan 22 animaliak parte hartu zuten eta lehiaketa horretan dagoen maila ikusita oso postu ona dela adierazi dute Ondazartekoek, benetan pozik daudela lortutako emaitzarekin. Harribeltz behiak ez zuen LLaneran adinako arrakastarik lortu, bere atalean hamargarren egin zuen. Gijongo lehiaketan, azken egunean, behien manejatzaile onenaren txapelketa ere egiten dute. Amaiur eta Araitzek hartu zuten parte bakoitzak bere atalean eta Araitzek hirugarren postua lortu zuen. Behi on bat izateak asko balio du, baina behi hori manejatuko duen manejatzaile on bat ere badute Ondazarten.

Lan guztiaren emaitza
Ondazarte baserrikoak oso pozik daudela nabarmendu dute egin duten lan guztiak bere emaitza izan duelako uda honetan: «izan ere lehiketa hauetara aurkezteko atzetik dagoen lana handia eta neketsua da, baina merezi izan du».

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom