Pala Txapelketa jokatuko da neguan eta izen ematea zabalik dago | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Pala Txapelketa jokatuko da neguan eta izen ematea zabalik dago

(0 comments)

Herri Kontseiluak eta Pelota Elkarteak elkarlanean, Neguko Pala Txapelketa antolatu dute aurreneko aldiz. Ostiraletan izango dira partiduak azaroaren 30ean hasi eta martxoa bukaera arte (abenduak 7 eta 21 izan ezik). Arratsaldez jokatuko dira partiduak 18:00etan, 19:15etan eta 20:00etan.

Emakumezkoak teniseko pelotarekin ariko dira eta pelota mazizarekin bi maila izango dira.

Izena emateko azken eguna: azaroak 15

Txapelketan parte hartzeko, izen ematea zabalik dago dagoeneko. Azken eguna azaroak 15 izango da. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar ditu eta sariak modalitate bakoitzeko lehenengo lau sailkatuentzat izango dira: irabazleentzat txapelak; eta besteentzat sariak/saskiak.

Izena emateko bi bide daude: telefonoz 635 745 853 (17:00etatik aurrera) eta emailez: herrikontseilua@igeldo.eus.

Hainbat baldintza

Hainbat baldintza ere zehaztu dituzte txapelketarako:

  • Egun aldaketarik ez da onartuko (ordu aldaketa adostuz gero, bai).
  • Ordezko bakarra izango du bikote bakoitzak txapelketan zehar.
  • Partiduak jokatzeko arropa txuriarekin joan behar da.
Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom