Ostegunean batzarra, jubilatuen elkartea martxan jartzeko | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Ostegunean batzarra, jubilatuen elkartea martxan jartzeko

(0 comments)

Igeldoko Jubilatu Elkartea berriz martxan jartzeko asmotan, lanean dabil jubilatu talde bat eta batzarra egingo dute ostegunean (ekainak 6). Bertan, lehengo jubilatu elkartearen informazioa eta oraingo legediaren eskakizun berriak zertan diren azalduko dute eta dei egiten diete herriko jubilatu guztiei azaltzeko. Arratsaldeko 19:00etan izango da Itsas Aurre kultur etxean. Batzarraren ostean meriendatxo bat ere eskainiko dute.
Elkartea orain dela 32 urte sortu zuten Igeldoko jubilatuek. Urte batzuetan zehar martxan izan ondoren, geldialdi bat izan zuen. Azken akta 2005 urtekoa da.

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom