Ordutegi aldaketa, IKO dendan | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Ordutegi aldaketa, IKO dendan

(0 iruzkin)

Udan ordutegi aldaketa egingo dute Kooperatiban. Iazko salmentak kontuan harturik eta langileen oporrak tarteko, eguerditan Iko denda itxita egongo da.
Bestalde, ekainaren 19an egin zuten urteko batzarra Kooperatibako bazkideek eta 40 bat lagun elkartu ziren. Urteko balantze ekonomikoaren berri eman zitzaien bertaratu ziren bazkideei eta urteko emaitza positiboa izan dela adierazi zieten. Kooperatiba martxa onean doala esan daiteke, hala ere, bazkideen erosketaz gain, bazkide ez direnen erosketak ere oso garrantzitsuak direla azpimarratu zuten. Beraz, Iko dendan erosketa egiten duten erosle guztiei eskerrak eman nahi dizkiete Kooperatibako juntako kideek, proiektuan sinesteagatik.
Hurrengo urteari begira, produktu eskaintza indartzeko asmoa eta bazkide-laguntzailearen figura martxan jartzeko asmoa dutela adierazi dute. Igeldon bizi ez den pertsona ugari baitago interesaturik proiektuari laguntza emateko eta horretarako egokia ikusten dute bazkide-lagun­tzailearen figura martxan jartzea.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom