Ikastaroa antolatu dute desfibriladorea nola erabili ikasteko | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Ikastaroa antolatu dute desfibriladorea nola erabili ikasteko

(0 iruzkin)

Herri Kontseiluaren eskariz, Donostiako Udalak desfibriladorea jarri du Igeldon. Eskola Zaharreko arkupetan dago. Bihotz gelditze kasuren bat balego, denen eskura dago aparatua eta denok erabiltzeko modukoa da.

Dena dela, sorospenaren inguruan azalpen batzuk ondo etorriko direla ikusita, ikastaroa antolatu da. Udaleko osasun teknikariek emango dituzte azalpenak. Uztailaren 27an (astelehena) izango da 10:00etatik 12:00etara.

Irekia da, baina ikastaroa jaso nahi duenak izena eman behar du aurrez. Partehartzaile kopurua mugatua da: 25 pertsona, gehienez. Izena emateko azken eguna: uztailak 22.

Hizkuntzari dagokionez, ikastaroa euskaraz izango da, baina euskaraz ez dakien bat edo beste animatuko balitz, azalpen batzuk emango litzaizkieke aparte.

Izena emateko, idatzi (herrikontseilua@igeldo.eus) edo deitu: 943313030/ 606311734.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom