Ikastaro berririk nahiko zenuke? | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Ikastaro berririk nahiko zenuke?

(0 iruzkin)

2023-2024 ikasturteko ikastaroak antolatzen irailean hasiko dira eta orain da ikastaro berriak proposa­tzeko momentua. Aurreko ikasturtean bezala, honako ikastaroak egongo dira aukeran ziurrenik: marrazketa, joskintza, balleta, gitarra, pianoa, trikitixa, panderoa, musika tailerra, frantsesa, ingelesa, euskal dantza, break dance, yoga, mintzapraktika, korrika eta xakea. Proposamen berri batzuk ere egin dira: altzarien zaharberritzea eta euskara ikastaroa.
Matrikulazioa iraila hasieran egin beharko da (irailean egingo da deialdi zehatza). Proposamenak egiteko edo za­lan­­tzak argitzeko idatzi hona: ieltxokulturelkartea@ymail.com.

Ingeles eta euskal dantzarako irakasle bila
Aldaketak ere izango dira ingelesean eta euskal dantza handien taldean. Stevek eta Aiorak ez dute jarraituko. Hori horrela, irakasleak behar dira. Interesa izanez gero, jarri harremanetan Ieltxora idatziz.

Agurtzeko, emanaldia
Ikasturte bukaerako emanaldia izan zen ekainaren 16an. Hainbat ikastarotan ikasleek ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom