Igeldoko proposamenak ez du lortu behar adina boto | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Igeldoko proposamenak ez du lortu behar adina boto

(0 iruzkin)

Donostiako Udalak martxan jarritako “Aurrekontu partehartzaileak” ekimenean, Igeldoko proposamenak ez du lortu behar adina boto eta ez da 2019ko aurrekontuetan sartuko. 200-500 boto baino gehiago lortu dituzte aurrera atera diren proposamenek. Horietako batzuk izan dira ondorengoak: Kontxako bidegorria babestea 160.000 €;  bizikletak uzteko aterpeak 100.000 €; Amara Berri (Morlans) Ikastolako patioak birbanatzea eta formulatzea 290.000,00€; hiri jasangarria 30.000 €; Arbaizenea, hirirako eta Morlans auzorako basoa 12.000 €; Ondarreta hondartzako paseoa zabaldu, Haize Orraziko paseoa peatonala egin 300.000€… Informazio guztia Donostiako Udaleko web orrian dago: donostia.eus eta Udalaren prentsa oharra  hemen.

Igeldoko proposamena honakoa zen: Itsas Aurreko fatxada konpontzea eta margotzea. 100 boto lortu ditu eta zerrendan 52. postuan geratu da. Proposamenak aurrera egin ez arren, Herri Kontseiluak eskerrak eman nahi dizkie botoa eman duten herritar guztiei.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom