Igandean, Herri Kontseilu berria aukeratzeko hauteskundeak | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Igandean, Herri Kontseilu berria aukeratzeko hauteskundeak

(0 iruzkin)

Iritsi da Herri Kontseilu berria aukeratzeko eguna. Igandean (maiatzak 26) egingo dira hauteskundeak eta lanerako prest dauden 9 herritarrek taldea osatu dute. Horixe izango da bozkatu beharrekoa.

Apirilean zehar proposamenak aurkezteko aukera izan zen. Partaidetza zabal baten ondoren, banan-banan proposatutako herritar bakoitzari hautagai izateko aukera luzatu zaio.

Guztira, proposatutako 9 herritarrek erakutsi dute Herri Kontseilu berrian lan egiteko prestutasuna. Ikusirik Herri Kontseilua 9 pertsonek osatzen dutela, hautagaiek taldean aurkeztea erabaki dute.

Halaxe azaldu dute Hauteskunde Batzordeko kideek: «Azken asteetan izandako batzarretan hala erabakita, izenak bozkatu beharrean, taldeari emango zaio babesa».

Herri Kontseiluaren garrantzia ere azpimarratu dute: «Guztiok dakizkigu herri txiki batean egunerokotasunean sortzen diren zailtasun eta beharrak. Hain zuzen ere, Igeldoko Herri Kontseilua erronka horiei erantzuteko taldea da. Baita Igeldo eta Donostiako Udalaren arteko zubi lana egiteko sortutako herri ordezkaritza ere».

Eta aurkeztu den talde honi babesa adieraztea behar beharrezko dela ere gaineratu dute: «Talde honek ezinbestekoa ikusten du herritarren babesa, abiatzera doazen bideari indarrez ekiteko. Beraz, hauteskunde hauetan garrantzitsua ikusten dugu aurkezten den talde honi zuen bozka ematea».

NOIZ: maiatzaren 26an  9:00-20:00

NON: Itsas Aurre kultur etxean

NOLA: boto paperarekin bozkatuz

NORK: 16 urtetik gorakoak


HAUTAGAI TALDEKO KIDEAK:

1. Iraitz Santa Kruz Ugalde, 35 urte. Irakaslea.
2. Eneko Dorronsoro Aierbe, 41 urte. Baserritarra.
3. Aratz Urruzmendi Lizeaga, 29 urte. Jangelako langilea.
4. Ainhoa Uranga Uzkudun, 37 urte. Arkitektoa. 
5. Iñaki Imaz Munduate, 40 urte. Administraria.
6. Pello Galarraga Treku, 41 urte. Lorazaina.
7. Jexux Albeniz Albeniz, 47 urte. Harakina.
8. Jaione Dorronsoro Illarramendi, 35 urte. Irakaslea.
9. Asier Sota Jaimerena, 44 urte. Aktorea.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom