Gozatu Udaberri Festan! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Gozatu Udaberri Festan!

(0 iruzkin)

San Isidro Eguna gerturatzen ari da eta asteburu honetan izango da Udaberri Festa. Ohi bezala, egitarau ederra antolatu da festarekin gozatzeko. 

Hasteko, punta-puntako Pelota Jaialdia antolatu da. Xala-Aranguren eta Urmeneta-Pascual ariko dira lehian. Profesional mailan aritutako bi pelotari ariko dira, beraz. Ondoren, barrikotea izango da. Larunbatean, ume eta gaztetxoentzako bizikleta zirkuitua egongo da. Eta iluntzean, poltsikoko antzerkiaren txanda izango da: "Kris eta Krash ile-apaindegia". Igandean plaza girotuko da lore eta landare azokarekin. Borobiltzeko, San Isidro egunean, afaria egingo da Txapela tabernan. Aurretik, tokan eta txapel jaurtiketan norberaren abileziak erakusteko aukera izango da. 

Txartelak IKOn

Pelota jaialdirako eta Barrikoterako txartelak hartu behar dira. IKOn egongo dira salgai. San Isidro egunerako izena eman behar da: 656008455. Kasu guztietarako, maiatzaren 10a (asteazkena) izango da azken eguna.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom