Festak bai, baina... | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Festak bai, baina...

(0 comments)

Jai Batzordearen egoera ona ez zela ikusita bilera ireki bat egin zen mar­txoaren 22an. Bertan, egoera azaldu eta irtenbideak adosten saiatu ziren bertaratutakoak. 12 lagun egon ziren bileran eta beste bi petsona prest azaldu ziren Jai Batzordean sartzeko. Dena dela, hurrengo urteetarako jende berria sartzeko formulak pentsatu behar direla uste dute. Koadrilaka antolatu, bilera ireki bidez… bestela ez dela erreleboa bermatzen uste dute egungo Jai Batzordeko kideek.
Une honetan, aurtengo egitaraua finkatzen ari dira. Edonork ideia bat edo ekintzaren bat antolatzeko gogoa izanez gero, Jai Batzordeko kideekin harremanetan jartzeko eskatu dute. Edo idatzi: ttonttorro@gmail.com.

Festa egunak zehaztu dituzte: ekainak 23, 25, 26, 29, 30 eta uztailak 1, 2 eta 3. 

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom