Euskaraldia: izena emateko aukera Igeldon | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Euskaraldia: izena emateko aukera Igeldon

(0 iruzkin)

Euskaraldiaren bigarren edizioa izango da azaroaren 20tik abenduaren 4ra eta izena emateko epea zabalik dago dagoeneko. Izen-ematea online egiteko gomendatu dute antolatzaileek, baina eskuorriak ere jarri dituzte herritarren eskura. Igeldon, hain zuzen, Itsas Aurre kultur etxean eta IKOn eman daiteke izena. 
Aurreko edizioan bezala, herritarrek ahobizi eta belarriprest rolekin hartuko dute parte euskararen erabilera bultzatzeko ariketa sozial honetan.
Igeldon izena emateko epea azaroaren 13an bukatuko da.

Izena emateko eta informazio gehiagorako: euskaraldia.eus

Bi rol
Euskaraldiko partaideak beraiek aukeratzen duten rolaren arabera arituko dira 15 egunetan. Bi rol izango dituzte aukeran:
Belarriprest: Beraiei euskaraz hitz egiteko eskatzen dutenak dira belarriprest, euskara ulertzen dute eta beraiekin euskaraz aritzea nahi dute. Ulertzen duten guztiekin ez dute uneoro euskaraz hitz egingo agian, baina ahal eta nahi duten guztietan egingo dute. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.
Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dute ahobiziek. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; mintzakideak euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko dute beti. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da, jokaerak definitzen du rola, alegia.

16 urtegik gora
Euskaraldian 16 urtetik gorakoek eman dezakete izena, helduen hizkuntza ohitura eta portaeretan eragitea baitu helburu ekimenak. Euskara ulertzeko gaitasuna izan behar dute gutxienez partaideek, baina hortik aurrera, bakoitzak erabakiko du zein rol den beretzat egokiena. Modu kontziente eta borondatezkoan, hizkuntza ohiturak astindu edo euskararen erabileran aurrerapausoak ematea da helburua.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom