Ekainetik aurrera, autobusa 20 minuturo | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Ekainetik aurrera, autobusa 20 minuturo

(0 comments)

Dbusek jakinarazi du, aurten ere, 16-Igeldo linean zerbitzu gehiago emango dituztela ekainaren 1etik aurrera. Hau da, 10:05etik 21:05era bitartean, autobusa 20 minuturo izango da. Zerbitzu honek irailaren 30eraino iraungo du. Honela, ohiko erabiltzaileen eta turista eta bisitarien garraioa erraztu nahi duela adierazi du Dbusek.

Udako ordutegia eta Gautxoriak
Ekainaren 23tik aurrera (igandea) udako ordutegia ere martxan jarriko da eta Igeldoko lineak zerbitzu gehiago emango ditu Gipuzkoa plazatik. Hain zuzen, 23:00etan eta 0:00etan beste bi irteera gehiago izango dira. Ordutegi hau indarrean egongo da abuztuaren 31ra arte (larunbata).
Era berean, ekainaren 23tik abuztuaren 31ra arte, Igeldok autobus zerbitzua izango du gauean, ostiral, larunbat eta jai bezperatan, B7-IGELDO GAUTXORIArekin. Gautxoria 1:00etan eta 2:00etan aterako da Bulebarretik, eta Kontxa pasealekutik joango da zuzenean Igeldoraino. Kanpinetik irteerak 00:30etan eta 01:30etan izango dira.
Bestalde, gaineratu dute Igeldoko jaietan Dbusek zerbitzua indartuko duela, irteera gehiagorekin.

Eskaripeko geldialdiak
Gaueko zerbitzuan, eskaripeko geldialdiak egiteko aukera egongo da honako lekuetan: 
- Kristobal Balenziaga pasealekuan Amezti kaleko sarreraren ondoan.
- Amezti kaletik Igeldoko kaxkoko irteeraraino.

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom