EH Bildu nagusi, Igeldon | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

EH Bildu nagusi, Igeldon

(0 iruzkin)

Igandean egin ziren Udal, Foru eta Europako hauteskundeetan, guztietan, EH Bildu nagusitu da Igeldon. Donostiako Udalerako hauteskundeetan, 840 herritarrek zuten botoa emateko aukera eta horietatik 565ek eman zuten botoa (%67,3ko partehartzea). EH Bilduk lortu ditu boto gehien: 289. Bigarren indarra EAJ-PNV izan da 149 botorekin, hirugarren PP 46 botorekin, laugarren PSE-EE 41 botorekin eta bosgarren Elkarrekin Podemos 25 botorekin. Besteek 3 boto eskuratu dituzte. Boto txuriak 11 izan dira eta baliogabeak 1.

Dena dela, EAJ-PNVk irabazi ditu hauteskundeak Donostia mailan eta honela osatuko da Udala: EAJ-PNVk 10 zinegotzi izango ditu, EH Bilduk 6, PSE-EEk 5, Elkarrekin Podemosek 2 eta PPk 2.

Foru Hauteskundeetan, berriz, 567 herritarren partehartzearekin, EH Bilduk 295 boto lortu ditu, EAJ-PNVk 142, PSE-EEk 41, PPk 37, Podemosek 28, Ciudadanosek 13 eta Escaños en blancok 3. Boto txuriak 6 izan dira eta baliogabeak 2.

Gipuzkoa osoko emaitzak kontuan hartuta, EAJ-PNV izan da nagusi eta honela banatuko dira batzarkideak: EAJ-PNVk 20, EH Bilduk 17, PSE-EEk 9, Podemosek 4 eta PPk 1.  

Eta Europako hauteskundeetan, botoa ematera deituta zeuden 837 igeldoarretatik, 564k bozkatu zuten eta EH Bilduren aldeko botoa nagusitu zen (Orain Errepublikak koalizioa) 274 boto eskuratuta. EAJ-PNVren alde (CEU koalizioaren barruan) 127 boto izan ziren. Atzetik geratu ziren: Podemos 40 boto, PSOE 35 boto, PP 32 boto, Ciudadanos 23 boto, Junts 9 boto, PAGMA 5 boto, VOX 2 boto, Coalición Verde 2 boto, PM+J boto 1, Recortes Cero boto 1, Iniciativa Feminista boto 1. Boto txuriak 8 izan ziren eta baliogabeak 4.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom