Datorren urtean gehiago! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Datorren urtean gehiago!

(0 iruzkin)

Datorren urtera arte agurtu ditugu Sanpedroak, baina aurretik ondo gozatuta! Ekainaren 23tik uztailaren 2ra adin eta gustu guztietarako ekintzak egon dira eta orokorrean, giro onean eta herritarren partehartzearekin joan dira festak. Herritarrek emandako laguntza ere handia izan da.
Parranda aldetik, San Pedro eguna behar bezala ospatu nahi izan zuten herritar askok eta indarrean hasi ziren. Dena dela, larunbata izan zen jende gehien bildu zuen eguna. Afalostean bertako eta kanpoko jende asko gerturatu zen festara eta plaza bete egin zen. Oso irudi politak utzi zituzten gau osoan zehar, dantza eta dantza!


Larraitz Zinkunegi irabazle
Fes­tetako egitarauaren portada aukeratzeko Argazki Lehiaketa antolatu ohi du Jai Batzordeak eta aurtengoan ere halaxe egin da. Lehiaketako irabazle Larraitz Zinkunegi izan da eta bere lana izan da aurtengo egitaraua jantzi duena. Zinkunegik 100 euroko saria ere irabazi du.

Jabier Iraola sariduna
Festetako boletoak ere atera dira aurtengoan eta Jabier Iraola izan da sariduna. Hiru sariak berari tokatu zaizkio: Akelarre jatetxean bazkaria eta IKOn gastatzeko bi bono: 150 eta 250 eurokoak. Zorionak Jabier!!!

Ohi bezala, festetako ekintza desberdinekin argazki bilduma bat osatu dugu. Ea gustatzen zaizuen!

Argazki guztiak hemen ikusgai!

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom