Batzorde bat osatu da Mendizorrotzeko plana aurrera eramateko | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Batzorde bat osatu da Mendizorrotzeko plana aurrera eramateko

(0 iruzkin)

Batzordean arlo ezberdinetako ordezkariak egongo dira: Ingurumena, Ondarea, Babes Zibila, Partaidetza, Herri Kontseilua eta abeltzainak.

Gaia aspaldikoa da, baina Udaleko Ingurumen teknikariek jarritako mugak tarteko, Mendizorrotzeko kudeaketa plana ez atzera eta ez aurrera zegoela azaldu du Herri Kontseiluak. Planari ekarpen ezber­dinak ere egin dizkio, baina Udalak ez duela plana garatzeko borondaterik izan gaineratu du.
Abenduaren 18an, azken bilera bat egin zuten udal teknikari eta ordezkariekin eta plana berriz aztertu eta aurrerapausoak emateko asmoa azaldu zuten alderdi guztiek. Udalak prestatutako kudeaketa plan honek ingurumen ikuspegia bakarrik biltzen duela eta, Herri Kontseiluak plan integralagoaren beharra adierazi izan du hasiera hasieratik, natura, suteak, aisia, ondarea… horri guztiari erantzun bat emateko. Eta eskaera horri erantzunez, batzorde bat sortzea erabaki zuten azken bileran. Beraz, Batzorde horretan arlo ezberdinetako ordezkariak egongo dira: Inguru­mena, Ondarea, Babes Zibila (suhiltzaileak), Partaidetza, Herri Kontseilua eta Igeldoko abeltzainak. Batzorde hori orain hasiko da lanean. 

Ia lau urte bueltaka
Suteak tarteko, Herri Kontseiluak aspalditik adierazi izan dio Udalari Mendizorrotzen zerbait egin beharra. 2015eko abenduko azken sutearen ondorioz, Udalak Mendizorrotzeko kudeaketa plan hau osatu zuen (2016). Planaren barruan, suteei aurre egiteko neurri bezala, eremuaren zati batean abereak sartzea adostu zen Herri Kontseiluarekin eta Igeldoko abeltzainekin, baina orain arte ez da pausorik eman. Ingurumen teknikariek jarritako trabak aipatu dituzte Herri Kontseiluko kideek, eta gainera, plana horretara bakarrik mugatzen ari zirela eta helburua lortzeko ez zuela balio ikusten zuten. Batzorde berriarekin pausoak ematea espero dute.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom