Arimen gaua, gau beltza, Halloween... | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Arimen gaua, gau beltza, Halloween...

(0 iruzkin)

Garai batetan Euskal Herrian ospatzen zela edo ez zela, Ameriketatik etorri zaigun ohitura bat dela,… batzuk ados, besteak ez hain konforme…
Garbi geratu zaiguna da, era batera edo bestera, hemen dugula urriaren 31ko gauaren ospakizuna.
Hori dela eta, Igeldoko guraso talde batek, gau hau gure egitea erabaki genuen. Gau beldurgarri bat ospatuz, euskaraz bustia, jolasez alaitua, apaingarri politez apaindua eta janari dastagarriz goxatua. Elkarrekin momentu polita pasa, gauza desberdinak egitea helburu, herrigiroan eta euskaraz.
Ilunabarrean frontoian elkartu ginen, bakoitzak bere trapu, mozorro, etab-ak armariotik atera eta festari hasiera emanez. Lehenik eta behin, eskulanak egin ziren, hauekin frontoia apaindu zelarik ondoren. Gero, jolas ugari egin ziren, musikaz alaituta, ume eta ez hain umeek oso ondo pasa zuten. Jarraitzeko, Igeldoko txoko desberdinetan postu beldurgarriak jarri ziren, ume eta ez hain umeak taldetan osatu eta postuan aurkitzea zen xedea. Behin aurkitzean, erronka bat osatu eta saria jasotzen zuten.
Azkenik, berriro ere frontoian bildu ginen, pizza eta gaztainak janez eman genion amaiera gure Igeldoko urriaren 31ko ospakizunari.
Eta hala bazan eta ez bazan, sar dadila kalabazan eta irten dadila Igeldoko plazan…

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom