GURE ESKU DAGO: «Euskal Herri mailan egiten ari garen bide oparoari gure aletxoa jarri diogu» | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

GURE ESKU DAGO: «Euskal Herri mailan egiten ari garen bide oparoari gure aletxoa jarri diogu»

(0 iruzkin)

Igeldoko Gure Esku Dagok igandean egin zen herri galdeketaren inguruko balorazioa egin du. Jarraian, zabaldu duten mezua:

«Ezina ekinez egina. Abenduan genioen herritarron garaia zela, gaur frogatu dugu inoiz baino gehiago herritarrok garela protagonista eta antolatzen garenean edozertarako gai garela. Dena dela, hau guztia ez litzateke posible zuek gabe, mila esker bihotz bihotzez prozesu honetan lagundu gaituzuen guztioi eta gaur bozkatzera hurbildu zaretenoi!

Esan genuen prest geundela eta halaxe da. Prest gaude aro berri baten zimenduak eraikitzeko. Prest pausoak emateko, protagonistak izateko. Finean prest gaude etorkizunean erabakitzera eramango gaituen bidea elkarrekin egiteko.

Gaur jauzi handi bat egin dugu, erakutsi dugu Igeldotarrok ere ahaldunduak gaudela eta ez gaudela inoren zain, gure etorkizunaren inguruan erabaki nahi genuen eta erabaki dugu. Ariketa egitea soilik, urrats handia da eta horrela baloratu behar dugu. Honela, erabakitze eskubidea prakitikan jartzeko Euskal Herri mailan egiten ari garen bide oparoari gure aletxoa jarri diogu.

Ziklo berri baten hasiera irudikatzen ari gara Euskal Herrian. Burujabetza eta erabakia erdigunean izan behar dituen aro berria. Gure Esku Dagok lau urte eta erdiko ibilbidea egin ondoren, gero eta herritar gehiagok erabaki nahi dutela argi ikusi daiteke, hori izango da erronka nagusia hurrengo urteetan; erabakitze eskubidearen aldeko sare erraldoia osatu eta Euskal Herri mailako galdeketa egitea.

Elkarrekin gauza handiak egin ditzakegu, herritarron garaia da, GURE ESKU DAGO!

ZORIONAK IGELDO!»

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom