Asteburu honetan ere izango da zerekin gozatu | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Asteburu honetan ere izango da zerekin gozatu

(0 iruzkin)

Ieltxoren kurtso bukaerako emanaldia, arrantza lehiaketa, moda desfilea, euskal dantza... eta San Juan bezpera, tartean. Beraz, asteburu honetan ere ez da aspertzeko aukerarik izango.

San Pedro jaiak ostegunean hasiko dira ofizialki eta uztailaren 2ra arte luzatuko dira. 

SAN PEDRO JAIAK 2018 - EGITARAUA

EKAINAK 22 OSTIRALA

17:00etan Ieltxo kultur elkarteko kurtso amaierako emanaldia eskolan

19:00etan Erromeria plazan Ieltxoko trikitixa eta panderoko ikasleen eskutik

EKAINAK 23 LARUNBATA “SAN JUAN BEZPERA”

08:00etan Arrokako arrantza-lehiaketa

Oharra: Goizean goiz hasiko da txapelketa eta parte hartzaileek arratsaldeko seiak arte izango dute arrantzan egiteko aukera, ordutegi zabal horretan, nahi dutenean arroketara gerturatu eta saioa egiteko

17:30ean Txaparroen prestaketa

18:30ean Moda desfilea 2. eskuko arroparekin, ondoren azoka jarriko da plazan

20:00etan Bokatak egongo dira nahi duenarentzat Din-din elkartean

Oharra: Eskeko kuadrila 20:00etan elkartuko da afaltzeko

22:00etan San Juan gaueko koplarien irteera eta San Juan sua

EKAINAK 24 IGANDEA “SAN JUAN EGUNA”

18:00etan Euskal Dantza emanaldia, Ieltxoko ikasleen eskutik

18:00etan Bezperan arrantzatutako arrain-erakusketa eta sari-banaketa

Oharra: Zortzietatik aurrera, arrain-dastaketa mundiala!

EKAINAK 28 OSTEGUNA

10:45ean Motorrak berotzen…

Hurbildu denok plazara…

11:00etan Ttonttorro txikiren igoera

Oharrak: 6 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta etorri beharko dute. Gomendagarria da aldatzeko arropa ekartzea

11:15ean Abentura jolasak!

Horrez gain…

Apaintzeko txokoa, apaingarriak egin eta karetak margotzeko guneak egongo dira, baita aurpegi-margotzailea ere

14:00etan Haur-bazkari herrikoia

Oharra: Bazkarirako txartelak egunean bertan egongo dira salgai txupinazoan eta bazkariaren aurretik 5€tan. Jateko laguntza behar duten haurren gurasoek aldez aurretik jakinarazi beharko dute jangelan pilaketak ekidite aldera

16:00etan Igeldo musikaz blai abesteko eta dantzatzeko guneaEarth and stars sound family”-k girotuta

Animatu dotore jantzita etortzera!

Ondoren merienda

18:00etan Haurren pilota-partiduen finalak

19:30ean Kalejira txikia urezko zezen eta buruhandiek lagunduta

Animatu txikiak zuen trikitixa eta panderoak astintzera!

20:00etan Ttonttorroren igoera

20:30ean Tira-Txina lehiaketa

EKAINAK 29 OSTIRALA “SAN PEDRO EGUNA”

11:00etan Hamaiketakoa. Din-Din-era inguratzen den igeldotar ororentzat

12:30ean Herri-kirolak

Aizkolariak:  Arkaitz Jauregi eta Julen Kañamares – Mugerza anaien aurka

Harri-jasotzaileak: Kortabarria eta Etxeberria

18:30ean Toka herrikoia

Oharra:  Apuntatzeko epea ordu erdi lehenago irekiko da. Behin lehia hasita ezingo da izenik eman

18:30ean Umeen toka herrikoia

19:30ean Eskuzko Pilota-partida ikusgarria

SANTXO - SANTXEZ

ARRIETA - LIZEAGA

19:30ean Kalejira txikia urezko zezen eta buruhandiek lagunduta

22:00etan Idi-dema. PEDRO JOXE “BENTA” eta ENRIKE ARTOLA arituko dira elkarren aurka 2000kg-ko harriarekin

23:30ean Erromeria fan&go taldearekin plazan eta Dj Esther Kultur etxean

 

EKAINAK 30 LARUNBATA

11:30ean Artzai-zakur erakustaldia eskola ondoko zelaian

13:00etan San Pedrotako 2. oliba jaitsiera txapelketa

Oharra: Antolakuntzak olibaren marruskadurari eragin diezaioken oztopo oro jartzen duenari penalizazioa jartzeko eskumena gordetzen du.

Oliba azkarrenak irabaz dezala!!

14:00etan Bazkari herrikoia. Ondoren Andoni “fenomenua”ren emanaldia

17:30ean Umore horia

Oharra: Taldeak 6-10ekoak izan behar dira. Apuntatzeko Txapela tabernan egongo da zerrenda ekainaren 23ra arte. Gastuei aurre egiteko taldekide bakoitzak 1€ ordaindu beharko die egunean bertan antolakuntzakoei

19:00etan Kalejira txikia urezko zezen eta buruhandiek lagunduta

19:30ean Bertso-saioa:

Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Julio Soto eta Iker Zubeldiaren eskutik

23:30ean Gaupasa Laiotz taldearekin eta ondoren Dj Hoolitas eta Dj Min plazan

Deskantsuan kaja-jolasa. Nor iritsiko da altuen?

Goizaldera, BARATXURI-ZOPA Buenavista jatetxearen eskutik

 

UZTAILAK 1 IGANDEA

12:00etan Bolo-lehiaketa eta erakustaldia

12:30ean Patata-tortilla lehiaketa

18:00etan Ajea kentzeko Jumping klasea plazan.

19:30ean “Etsita” kale-antzerkia Trapu zaharrak antzerki taldearen eskutik

22:00etan Gau kubatarra La Jodedera-rekin

22:45ean Igeldoko su artifizialak

Oharra: Helatuak dastagai eta aulkiak jarriko dira elkarteko irteeran

Ondoren La Jodedera eta erromeria Aritz eta Aitziber trikitilariekin

01:00ean Santa Ixabel eskeko dantzarien irteera.

 

UZTAILAK 2 ASTELEHENA “SANTA IXABEL EGUNA”

18:30ean Santa Ixabel eskearen amaiera, herritarren parte-hartzearekin

20:30ean Ttonttorro txikiren jaitsiera buruhandiek giroturik.

22:00etan Zaldi-dema ITSASO ARRUTI eta IMANOL FAGOLLAGA arituko dira elkarren aurka 900kg-ko harriarekin

23:00etan Erromeria IZER eta ALABIER trikitilariekin

00:00ean Aurresku Herrikoia eta Ttonttorroren jaitsiera

Ondoren IZER eta ALABIER

ONDO PASA JAIAK!

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom