Igeldoko TET sortzeko bidean, Plenoaren onarpenaren zain | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Igeldoko TET sortzeko bidean, Plenoaren onarpenaren zain

(0 iruzkin)

Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sor­tzeko azken pausoak besterik ez dira geratzen. Urriaren 10ean Donos­tiako Udaleko Gobernu Batzordeak onartu zuen adostutako proposamena eta ordutik azaroaren 28ra bitarte alegazioak aurkezteko aukera egon da. Tarte horretan, ez da alegaziorik aurkeztu (Herri Kontseiluari azaldu diotenez) eta orain, Ple­noaren onarpenaren zain geratu da (urtarrila bukaeran izatea aurreikusten da).
Plenoaren onarpena jasotzean, herritarren txanda izango da. Galdeketa egingo zaie igeldotarrei. Emaitza ez da loteslea izango, baina bai garrantzitsua Foru Aldundiak erabakia hartzeko. Galde­ketaren ondoren, Foru Aldundiak erabakiko du Tokiko Entitate Txikia eratu edo ez.

Bitartean, lanak aurreratzen
Pauso guztiak aurreikusi bezala ematen badira, Igeldoko TETa udaberrirako sortuta egongo litzateke. Hori horrela, Herri Kontseiluko kideek lanean jarraitzen dute Udaleko teknikariekin. Zerbitzuen kontratuak aztertzen ari dira, alde batetik, eta bestetik, langile eta antolaketa kontuekin. TETa sortu ahala martxan izatea da helburua.

Bulegoak Itsas Aurren
Hasiera batean, Eskola Zaharra konpondu bitartean, TETeko egoi­tza eli­za atzeko lokalean jartzea zen as­moa. Dena dela, elizak aurrera bi­de­rik eman ez duela ikusita, bu­le­go­ak Itsas Aurren jartzea erabaki du Herri Kontseiluak. Hori horrela, mol­da­ketak izango dira espazioaren an­to­laketan. Udalak diruz lagunduko du.
Konponbide hau hasierako urteetarako izango da, baina helburua Eskola Zaharra ahalik eta azkarren konpontzea da Herri Kontseilua­rentzat, Udalak hartutako konpromisoa betez.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom