340 igeldoarrek hartu dute parte galdeketan | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

340 igeldoarrek hartu dute parte galdeketan

(0 iruzkin)

Herri galdeketa egin zen igandean, Gure Esku Dagok deituta eta bertan, bozkatzera deituta zeuden 896 igeldoarretatik 340k hartu zuten parte, hau da, %37,95ak. Erantzun beharreko galdera, honakoa: Igeldoar gisa nahi al duzu Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan?

Baiezkoa bozkatu zutenak 317 izan ziren (%93,2); ezezkoa bozkatu zutenak 20 (%5,9) eta boto txuriak 3 (%0,9). Goizeko 09:00etatik arratsaldeko 20:00etara izan zen bozkatzeko aukera, Eskola Zaharreko arkupetan. Herri Kontseiluko kideak izan ziren aurrenekoak bozkatzen.

Kontaketa momenturako herritar ugari gerturatu zen plazara eta jai giro ederrean bukatu zuten eguna.

Eguneko argazkiak galerian daude eta hemen behean horietako batzuk.

  

  

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom