25 bat emakume elkartu ziren plazan, planto eginez | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

25 bat emakume elkartu ziren plazan, planto eginez

(0 iruzkin)

Zehazki Igeldoko zenbat emakumek egin zuten planto atzo ez dugu jakiterik, baina plazan kuadrila polita elkartu zela bai. Greba Feministaren deialdiari erantzunez, adin ezberdinetako 25 bat emakume elkartu ziren goizeko 11:30etatik aurrera. Besoko moreak banatu, kartelak jarri eta pankartak egin zituzten, hasteko. Aita Orkolagaren bustoa ere apaindu zuten!

Ondoren, 12:30ak aldera, kontzentrazioa egin zuten herri sarreran. 13:00etan, plazara gerturatu ziren berriz eta norberak etxetik eramandako bazkariarekin, tuper-bazkaria egin zuten. Kafe tertuliarako ere izan zuten tartea, 15:00ak bitarte.

Herriko hainbat zerbitzutan, plantoa

Herritarrak, eskolako irakasleak eta haurreskolako hezitzaileak elkartu ziren goizeko deialdian. Eskolan, emakume gehienek egin zuten plantoa, jangelan zerbitzurik ez zen izan, eta Haurreskolan zerbitzu minimoak eman zituzten.

Bestalde, Ieltxoko bi ikastaro ez ziren eman (pianoa eta hipopresiboak) irakasleek greba egin zutelako. Herriko dinamizatzaileak ere bat egin zuen greba deialdiarekin eta kultur etxeko bulegoa itxita egon zen.

Arratsaldean, bigarren deialdi bat egin zen Igeldon. 19:00etan plazan elkartu eta denak batera autobusean jaitsi ziren Donostiako manifestaziora.

Afaria, larunbatean

Emakume Egunaren harira urtero afaria egin ohi da Igeldon eta aurtengoa larunbatean izango da (martxoak 10). Iturrieta Berri jatetxean izango da (kanpina) eta 20:30etan jarri dute elkartzeko ordua. Afaria 21:00etan izango da (izena eman behar zen).

Argazki guztiak, hemen.

 

 

 

 

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom