Elurzuloa | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Elurzuloa

Argindarra iritsi baino lehen ere, izozkiak hartzen ziren udan. Nola da hori posible elektrikarik gabe? Ba posible zen horretarako zeuden elurzulo edo hozkailu naturalei esker. Horietako bat izan zen, hain zuzen, Igeldoko elurzuloa.

Mendizorrotzeko iparraldeko isurian kokatzen da, ospelean, Orioko Bentarako bidetik berrogei metro itsasertzera. Hegi malkartsuaren sakonune bat baliatuz XVII. mendean-edo eraikia. 7x5 metro ditu goialdeko plantak eta 6 bat metroko sakonera, gutxienez. Ez da elur asko egiten duen lekua, ezta gutxiago ere, baina kontsumo lekuetatik hurbil dagoenez, beste nonbaitetik garraiatutako elurra gutxiago galduko zen horrela, saltokietarako bidean. Adarra, Aldura eta Andatza mendietako elurzuloak, Igeldokoak baino handiagoak, Donostiako udalerritik gertu egon arren, mugetatik kanpo daude. Igeldokoa da Donostiatik gertuen dagoen elurzuloa, erdigunetik 9 kilometrora dago (Donostian ez dago alerik). 

Gaur egun, ordea, tamalgarria da bere egoera, harearrizko hormak zartatuak edo eroriak, zuloa zakarrez betea eta ingurua sasiak jana agertzen zaigu.