Plaza
Herriko plaza herriko erdigunean kokatuta dago. Inguruan herriko bi eraikin publiko ditu: Itsas Aurre kultur etxea eta eskola zaharra, besteak beste. Eta errepidearen beste aldean frontoia eta eskola berria daude. Eliza, berriz, eskola zaharraren atzean.
Plazan, haurrentzako jolas parke bat, dema-plaza, komun publikoak, hainbat taberna eta kutxazain automatikoa daude.
Dema-plaza 1963 urtean egin zuten. Bertan, urtero, herriko jaietan idi-dema eta zaldi-demak izaten dira.
Haurrentzako beste jolas parke bat ere badago itsasaldeko parkinaren ondoan.