Orri informatiboa
Herriko aldizkaria
-----------------------------------------
IGELDOKO
GIDA KOMERTZIALA 2020
-----------------------------------------
-----------------------------------------
TAMAINA HANDIKO TRESNAK:
ZER ETA NOIZ UTZI?
.
Azken berriak
HERRI PLANA - PARTE HARTZE PROZESUA: Nolako Igeldo nahi eta behar dugu?
Igeldoko Toki Entitate Txikia martxan jartzen denean, Igeldoko egoera hobetzeko erabakiak hartu beharko ditu. Zerbitzuak nola hobetu eta zer indartu, inbertsioak non egin... Erabaki horiek behar bezala hartzeko eta lehentasunak markatzeko, garrantzitsua ikusi da aurretik parte hartze prozesu bat egitea eta Herri Plan bat zehaztea denon artean.
Berria osorik ireki
‘Eman eta jaso’ izeneko ekimen berria sortu da
Sommier indibidual bat soberan dut, norbaiti interesatuko balitzaio...
Etxe ondoko limoneroa gainezka dago, norbaitek saskitxo bat nahi?
Ekimen berri bat jarri da martxan Eman eta jaso izenekoa, talde irekia da eta herritarren artean objetuak trukatzeko helburuarekin sortu da.
Ekimenaren inguruko azalpena eman dute bultzatzaileek.
Berria osorik ireki
Festei begira jarrita, proposamenak egiteko garaia da
Urruti dagoela badirudi ere, herritar batzuek -edo askok- San Pedro jaiak buruan dituzte jada. Horren erakusle da, besteak beste, Ttonttorro Jai Batzordeak lanean daramatzan hilabeteak.
Jakina den moduan, Igeldoko Jai Batzordeak lan egiteko modu berezia du; herritar bakoitzak haren nahien eta irriken arabera parte har dezake, nahi duen eremuan lan ...
Berria osorik ireki
Eskean ateratakoak Lasturrera joango dira asteburu pasa
Gabonetan eskean atera ziren ume eta gaztetxoek irteera izango dute martxo bukaeran. Hain zuzen, martxoaren 29tik 30era Lasturrera joango dira gaua pasatzera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 50 bat ume eta gaztetxo apuntatu dira.
Berria osorik ireki
Igeldoko liburua interneten ere eskura egongo da laster
Igeldoko historia eta istorioak liburua 2023an argitaratu zen. Sekulako harrera izan zuen eta ale guztiak saldu eta banatu ziren. Lehenengo helburu hori lortuta, beste helburu bat ere jarri zuten ondorenean liburuaren bultzatzaileek. Bertako edukia interneten denen eskura egotea zen hurrengo pausoa.
Asmo horrekin, euskal Wikipedia elkarteko kide den Xabier Cañasekin ...
Berria osorik ireki
.