Xakea eta dantza garaikidea antolatu dira ikasturte honetan | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Xakea eta dantza garaikidea antolatu dira ikasturte honetan

(0 comments)

Iraila bukaera-urria hasieratik mar­txan dira berriz Ieltxoko ikastaroak. Denera 10 ikastaro antolatu dira ikasturte honetan eta 101 ikasle dabiltza. Berritasunen artean, xakea eta dantza garaikidea daude. Helduentzako euskal dantza taldea atera izana ere azpimarratzekoa dela adierazi dute Ieltxotik. Gainerako ikastaroak honakoak dira: pianoa, ingelesa, euskal dantza, trikitixa, panderoa, yoga, joskintza eta mintzalagun taldea.
Irakasleen artean ere berritasunak daude: yogan (Lurdes), pianoan (Maialen), gazteen euskal dan­tzan (Naroa) eta joskintzan (Yolanda).

Apuntatzeko aukera, lekua baldin badago
Ikasturtea martxan baldin badago ere, lekua dagoen ikastaroetan izena emateko aukera dagoela azaldu dute antolatzaileek. Interesa izanez gero, harremanetan jarri behar da: ieltxokulturelkartea@ymail.com edo 606311734.

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom