S28 TRAFIKO SEINALE IKUSEZINA ETA TAKTIKA | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

S28 TRAFIKO SEINALE IKUSEZINA ETA TAKTIKA

(0 comments)

Itxura guztien arabera inor gutxik daki Igeldon Eliz-ondo etxe paretik errepide nagusiko bideguru­tzera iritsi arte oinezkoak lasai asko ibili daitezkeela errepidetik, baita jolasean aritu edota kirola egin ere. Gehieneko abiadura mugatuta dago: 20 kilometro orduko, eta abiadura muga hau 10 kilometro ordukora ere jaitsi daiteke.
S28 trafiko seinalean oinezko bat, kotxe bat, haur bat baloiarekin jolasean eta etxebizitza ikus daitezke. Seinaleak adierazten digu etxeak dauden ingurune batera sartzera goazela, oinezkoek lehentasuna dutela, haurrak jolasean ibili daitezkeela, hori bai kotxeei alferrikako trabarik egin gabe, eta kotxeek oso poliki joan behar dutela. Trafiko seinale hori pandemia eta gero jarri zen arren, seinalea baino apaingarria dirudi, kasu zipitzik ez diogu egiten eta. Beraz, seinale horri ikusgarritasun handiagoa eman beharko li­tzaioke hasteko eta errepidea margotu.
Igeldoko Tokiko Entitate Txikia proiektu bat lantzen aritu da plaza eta ingurua oinezkoentzat seguru eta irisgarriak izan daitezen. Herria igarotzen duen kalean oinezkoek lehentasuna izan dezaten HIRIGINTZA TAKTIKOA egitea proposatu dute hiri-altzariak, jardinerak eta bestelako elementuak jarriz, besteak beste. Badenak ipintzea ere aurreikusi da, ikaste­txearen irteeran esaterako, eta kotxeentzako aparkalekuak mu­rriz­tea ere bai. Neurri horiek baztertu gabe, herrira sartu aurretik abiaduraren araberako semaforoa jartzea izan daiteke beste neurrietako bat: hau da, 20 kilometro orduko abiadura baino handiagoan doan kotxeari semaforo gorria piztea. Antzekoa egin daiteke Pilotegitik datozenekin.
Bestalde, HEZIKETA TAKTIKA gehi­tzea proposatzen dut. Horre­ta­rako Igeldoko haurrak erdigunera ekarri eta ariketa praktikoa egitea da ideia Igeldoko herri ikaste­txeko komunitatea eredu bihurtuz eta bertako ikasleak, gurasoak, irakasleak eta langileak inplikatuz: Igeldoko kale nagusia ez erabil­tzea, haurrak eskolara ekartzean plaza azpiko aparkalekuan uztea eta kotxeak aparkaleku horretan aparkatzea. Horrekin batera, herritarrak informatu eta sentsibilizatu, batez ere herrian eta babes ofizialeko etxeetan bizi direnak, eta herriko talde eta eragileekin konpromisoak adostea eragingarria izan daiteke: Itsas-Aurre kultur etxeko erabiltzaileekin esaterako.
Neurri horiekin bakarrik, ziur naiz errepideko eguneroko joan-etorriak asko murriztuko direla, zirkulazioa lasaituko dela eta plaza ingurua erakargarriagoa izango dela.

Alex Aisa Alberdi

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom