Kontuak esan, idatzi eta gozatu | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Kontuak esan, idatzi eta gozatu

(0 comments)

Ieltxok antolatutako idazketa tailerra kultur etxean izan zen, larunbat goizez. Bost ikasle eta irakasle bat –Nerea Loiola-, liburuak zituen mahai baten bueltan. Ikasleek idatzi zituzten irakasleak planteatutako bost ariketak. Kontakizun bera ikuspuntu desberdinetatik kontatzen ikasi zuten, adibidez.
Nerearen motxilatik atera naute eta mahaiaren gainean jarri. Liburu gaztea naiz baina mahaia hotz dago. Niri buruz aritu dira, idazketari buruz hitz egiten dudala, irakurtzeko erraza naizela… Oso ondo, baina, pena eman dit motxila uztea: sekulako gaileta usaina zegoen bertan!
“Esistitzen ez den zerbaiten usaina zerrendatu” esan zigunan Nereak; “bost minutu dituzue”. Ai ama! Hantxe hasi gintunan “amorruaren usaina, gosearena, oporrena…” “Eta orain mansio huts eta zahar bat zarete, eta norbait sartu zaizue; eman aginduak. Beste 5 min.” Eta gu berriz “piztu tximinia eta erre bertan lotsa”, “astindu nire oholak, dantza eginez”… “Eta orain zerrendatu honen amaiera: ez nekien…”. Nik ez nekien… hainbesteko irudimena geninanik!
Ongi irabazitako atsedena izan zuten, noski. Elkartera jaitsi ziren eta lagun artean kontu-kontari ibili ziren. Idaztea kontuak esatea baita. Asmatuek zein bene-benetakoek: denek omen dute neuronen artean trabatuta geratu diren oroi-tzapenetatik zerbait. Gailetak gorriak, marroiak, zuriak, politak eta mundialak: gozatu egin zituzten ikasle prestuek, ikastaroa bezainbeste.

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom