Kaxkoa hobetzeko, proposamenak zehazten | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Kaxkoa hobetzeko, proposamenak zehazten

(0 comments)

Igeldoko Udalaren eskariz, Kaxkoa edo plaza ingurua hobetzeko parte hartze prozesu bat ari da eramaten aurrera Hiritik At Kooperatiba.
Herritarren iritziak eta proposamenak biltzeko hainbat saio egin ostean, diagnostikoa prestatu dute eta orain, ekintza zehatzak definitzen ari dira. Proposatutako hobekuntzen artean daude plaza irisgarri jartzea, oztopoak kentzea, espazio irekiagoak egitea, orain arte erabiltzen ez diren guneei erabilgarritasuna ematea, Lizardi txukuntzea eta osatzea, peatonalizazioa bultzatzea...

Bilera irekia laster
Bildutako informazioarekin, proposamen batzuk prestatuko dituzte Hiritik At-eko kideek eta ondoren bilera ireki bat egingo dute herritarrei aurkeztu eta iritzia biltzeko. Bilera eguna zehaztu gabe dago, baina urtarrilean izatea aurreikusten da. Udalak zabalduko du ohiko bideetatik.

Galdetegia
Bestalde, ideia orokorrago batzuk biltzeko eta Herri Plan bat osatzeko, galdetegi bat pasa zaie herritarrei.

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom