Instalazio fotovoltaikoen inaugurazioa egingo du IKEk | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Instalazio fotovoltaikoen inaugurazioa egingo du IKEk

(0 comments)

Energia-Komunitateak bere ibilbideari ekin zionetik hiru urteetan egindako lanak bere fruitua eman du, eta lehen proiektuan aurreikusten ziren lau instalazio fotovoltaikoak dagoeneko abian dira.
Albistea zabaltzeko asmoz, kooperatibak prentsaurrekoa antolatu du martxoaren 5erako (osteguna), 12:00etan, Itsas Aurren. Ekitaldi horrekin, instalazio horien inaugurazio ofiziala egingo da.
Toki Entitate Txikiko ordezkariak eta proiektua gauzatzeko lagun­tzak eman dituzten erakundeetako ordezkariak gonbidatu dira ekitaldira. Era berean, hainbat komunikabide deitu dira.
Herritarrak gonbidatuta
Ekitaldia irekia izango da, eta bazkide den edo bazkide ez den edozein herritar hurbildu daiteke bertara. Baina goizez egingo denez, komunitateak beste egun batean, bazkide eta herritar guztiak gonbidatuta, topaketa bat antolatzeko asmoa du elkarrekin ospatzeko.

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom