INAUTERIAK: Euriak ez zuen zapuztu festa | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

INAUTERIAK: Euriak ez zuen zapuztu festa

(0 comments)

Otsailaren 14an Inauteriak ospatu ziren eta azken urteetako jendetsuenak izan ziren. Euriak eta eguraldi petralak ez zuten zapuztu festa. Paella lehiaketak saltsa jarri zuen. 5 taldek hartu zuten parte eta Jon eta Harri izan ziren irabazle. 85 lagun elkartu ziren bazkaltzen eta herriko jubilatuz mozorrotutako gazteek sekulako giroa jarri zuten. Disko festarekin ere gozatu zuten ume eta gazteek. Eta bukatzeko, Pelaxek kon­tzertua eskaini zuen. 

  

  

  

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom