IKOn ere Gabonak ate joka | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

IKOn ere Gabonak ate joka

(0 comments)

Urtero bezala, aurten ere, IKOk abenduan zehar hiru zozketa antolatu ditu. Sariak, 30 euroko hiru erosketa txartel izango dira. 10 euroko erosketa gastu bakoitzeko, bezeroak zozketarako txartel bat eskuratuko du.
Era berean, Gabon jaiak ate joka ditugula eta, kooperatibako produktuekin osatutako poltsak oparitzeko aukera eskainiko dute. Bazkideek eta gainerako bezeroek eskatzeko aukera izango dute, eta bertako eta inguruko enpresetan ere zabalduko dute eskaintza. Bi poltsa mota izango dira: Tximistarri poltsa, 30 eurotan, eta Agiti poltsa, 60 eurotan.

Sukaldaritza tailerra haurrentzat
Bestalde, urte berrirako sukaldari­tza tailerra antolatzen ari dira haurrentzat. IKOk eskaintzen dituen osagaiekin prestatutako jaki osasuntsu eta goxoak izango ditu tailerrak oinarri. Honi buruzko informazioa aurrerago zabalduko dute antolatzaileek.
IKOk Gabon zoriontsuak opa dizkie herritarrei «eta urte berrirako osasuna eta elkarlana!».

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom