Herriko umeak gustora dabiltza Udalekuetan | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Herriko umeak gustora dabiltza Udalekuetan

(0 comments)

Aurten ere Udalekuak antolatu ditu Kixmik 2-12 urteko ume eta gaztetxoentzat eta inoiz baino ume gehiago dabiltza: 40 ume inguru denera. Astelehenean hasi ziren Udalekuak (uztailak 4) eta hilaren 30era arte ekintza ugari egingo dituzte: eskulanak, jolasak, irteerak... Herriko plazaren bueltan ibiliko dira goizero goizero. Azken egunean, berriz, egun osoko irteera egingo dute. Zehaztu gabe dute nora.

Oraingo Udalekuetan, 6 begirale ari dira lanean; bat izan ezik, gainerako guztiak herrikoak dira.

Gero eta ume gehiago

Urtetik urtera gero eta ume gehiago apuntatzen ari direla azaldu dute Kixmiko kideek eta oso pozik daude aurten izan duen arrakastarekin. Gainera, kopuru hauek oso esanguratsuak direla eta herrian dagoen beharra agerian uzten dutela nabarmendu dute.

  

  

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom