Herri Batzarra egingo da urtarrilean, azken berriak azaltzeko | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Herri Batzarra egingo da urtarrilean, azken berriak azaltzeko

(0 comments)

Herri Kontseiluko Batzordeek deituta, Herri Batzarra egingo da urtarrilaren 11n. Goizeko 11:00etan izango da Itsas Aurren.
Bertan, azken hilabeteetan emandako pausoen eta landutako gaien inguruko azalpenak emango dituzte. Burutan dauzkaten helburu eta proiektuak, Igeldoko Udalaren martxa... Abenduaren 18an Udalak onartu berri dituen 2026ko Aurrekontuetaz ere hitz egingo dute. Herritarrek dauzkaten zalantzak argitzeko aukera ere izango da eta baita proposamenak egitekoa ere.

Ze bide konpondu eta plaza nola hobetu erabakitzeke
Igeldoko Udalak Aurrekontuak onartzeko egin zuen batzarrean adierazi zuen partida asko erabakita zeudela, eskumen horien gestioa oraindik Donostiarekin lotuta dagoelako, eta erabakitzeke geratu diren kontuak irekita geratu direla. Horien artean daude, besteak beste, bideen konponketa eta plaza hobetzeko obrak. Horiek landuko dituzte Herri Batzarrean.
Plazaren berrurbanizazioari lotuta, gainera, parte hartze prozesu bat martxan dago Hiritik At kooperatibak bideratuta.

Gaiak lantzeko, bi batzorde
Herri Kontseiluak gogorarazi du bi batzorde dituela (Zerbitzu eta Mantenimenduko Batzordea; eta Batzorde Soziokulturala) eta bertan lantzen dituztela gaiak Igel­doko Udalak aintzat hartu ditzan.
Batzordeak irekiak dira eta interesa duten herritarrek hartu dezakete parte. Interesa izanez gero, idatzi edo deitu hona:
herrikontseilua@gmail.com / 606311734.

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom