Hainbat ekintza antolatu dira Euskararen Egunaren bueltan | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Hainbat ekintza antolatu dira Euskararen Egunaren bueltan

(0 comments)

Euskararen Eguna abenduaren 3a da, baina aurrea hartuta ospatuko da eguna aurten Igeldon. Hain zuzen, azaroaren 26, 27 eta 28ko asteburuan izango dira ekintzak. Azken urteetan bezala, umeentzako zine emanaldiak izango dira ostiralean. Larunbat arratsaldean, berriz, sexologia saioa izango da 12 urtetik gorako gazteentzat eta ondoren, Euskaldun Peto Lehiaketaren bigarren edizioa jokatuko da. Herriko lau talde ariko dira nor baino nor gehiago titulua eskuratzeko lehian. Igande eguerdian, urterokoa bihurtu den zunba saio irekia izango da eta arratsaldean, rap tailerra izango dute 10 urtetik gorako umeek La Basu rap abeslariaren eskutik.

EGITARAUA
Azaroak 26 ostirala
17:00 Zinea 4-7 urtekoentzat (Itsas Aurren)
18:30 Zinea 8-11 urtekoentzat (Itsas Aurren)
Azaroak 27 larunbata
17:00 Sexologia 12 urtetik aurrera (Itsas Aurren)
18:30 II. Euskaldun Peto Lehiaketa (Eskolan)
Bukatzean, merienda.
Azaroak 28 igandea
12:00 Zunba saio irekia (Plazan)
16:30 Rap tailerra 10 urtetik gorakoentzat La Basuren eskutik (Itsas Aurren)
Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom