Garagardo Azoka izango da asteburu honetan | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Garagardo Azoka izango da asteburu honetan

(0 iruzkin)

Bueltan da Igeldoko Garagardo Azoka. Asteburu honetan izango da, uztailaren 19, 20 eta 21ean. Iaz ez zen Igeldon Garagardo Azoka egin eta 2022ko irailarekin antolatu zen azkenekoz. Aurten, berriz, uztailarekin batera antolatzea erabaki dute. Ostiraletik igandera 12:00etatik 23:30etara izango ditu ateak zabalik. IKO izango da antolatzailea.

Edaria, janaria eta musika
Igeldoko Garagardo Azoka berezia izaten da, garagardo ezberdinak dastatzeaz gain, janariak ere garrantzi handia duelako. Oraingo honetan ere hemengo jakiak eskainiko dira: tomatea, gindillak, gazta, hegaluzea, saltxitxak, hirugiharra eta hanburgesa beganoa.
Garagardoen artean, Xorta, Ama-Ur, Brew & Roll eta El Holandes Errante eskainiko dira.
Bestalde, musika eskaintza ere izango da: Selektah Stepi, Son de hoy, Sweet Sara & Ps Kahuna eta Esther Sound Sister.
Antolatzaileek azokara gozatzera hurbiltzeko dei egiten diete igeldotarrei eta ingurukoei.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom