Garagardo Azoka egingo da Igeldon, bertako produktuekin | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Garagardo Azoka egingo da Igeldon, bertako produktuekin

(0 comments)

Ohikoa ez den Garagardo Azoka antolatu dute Itsas Aurrek eta Kooperatibak. Azken honen filosofiarekin bat eginez, bertan egindako garagardo artisauak eta jakiak egongo dira aukeran azoka berezi honetan. Garagardo Azoka uztailaren 20, 21 eta 22an izango da, plazan. Ostiralean, arratsalde-gau partean egongo da zabalik (18:00-23:30); larunbatean egun osoan (12:00-23:30); eta igandean eguerdi-arratsalde partean (12:00-18:30).

Honako garagardoak probatzeko aukera izango da: Basque­land (Hernani), Bidassoa (Irun), Gorakraft (Donostia), Malagissona (Oiartzun-Donos­tia) eta Zarautz (Zarautz). Jakiei dagokienean, berriz, honakoak: tomatea, gindillak, hirugiharra, saltxitxak eta atuna parrillan.

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom