Eskolan egindako lana erakusgai jarri dute oporrak hartu aurretik | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Eskolan egindako lana erakusgai jarri dute oporrak hartu aurretik

(0 iruzkin)

Hiruhileko honetan zehar, ingurua eta mundua arakatzen ibili dira Eskolan, eta orain, ikasitakoa zabal­tzeko ordua iritsi zaie. Eskolako guraso zein igeldotar guztiei erakutsi nahi diete landutakoa.
HH 4-5 mailako ikasleek itsasoaren zaintzaz ikasitakoa eta material birziklatuarekin sortutakoa erakutsi diete beren gurasoei abenduak 4 eta 5ean Itsas Aurren. Horretarako, erakusketa gidatu bat osatu zuten eta ikasleak izan ziren guasoen gidari. Amaitzeko, elkarrekin meriendatu zuten etxeko bizkotxoekin.
1. zikloko ikasleek, gure ingurua nola garbi eduki landu dute. Igeldon zehar zenbait kartel zintzilikatu dituzte, herria garbi mantendu ahal izateko. Horretaz gain, Orri Informatiboarekin batera, jarraibide bat jasoko dute herritar guztiek.
2. zikloko ikasleek, sites bat argitaratu dute landutako gauza guztiekin: datuak, grafikak, bideoak... Buru belarri aritu dira unibertsoa, eguraldia, klima... ikasten. Hemen QR-a.

Azkenik, 3. zikloko ikasleek, "La mètèo Climatique" museoa sortu dute eskolako areto eta liburutegian. Abenduaren 13an museoa ikusteko aukera izan zuten gurasoek ikasleen gidaritzapean. Bertan, munduko klimak eta hauek lurrean duten eragina aztertu dute, baita urtaroak ere.
«Ikusten duzuen bezela, lehen hiruhilekoa emankorra izan da, espero dugu zabalkunde guztiak gustokoak izatea», adierazi dute.

Egun seinalatuak
Egun seinalatuak ere izan dira eta horien inguruan ekintza desberdinak egin dituzte. Azaroaren 25ean indarkeria matxistaren aurkako egunean, tratu onen inguruko lanketa egin zuten, besteak beste. Abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatzeko hainbat ekintza egin zituzten: taloak, jolasak, bertsoak, pelikulak ikusi...

Agurtzeko, kantua eta luntxa
Abenduaren 20an oporrak hartuko dituzte Eskolan. Aurretik, ordea, kaxkoan zehar kantari ibiliko dira ikasle, irakasle eta gurasoak. Ondoren, guraso elkarteak antolatutako luntxa izango dute.

Current rating: 5

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom