Eskean ateratakoak Astizera joango dira | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Eskean ateratakoak Astizera joango dira

(0 comments)

Gabon eskean ateratako haur eta gazteei zuzenduta, asteburu pasako irteera antolatu du Eskeko taldeak. Oraingo honetan, Astizera joango dira martxoaren 14-15eko asteburuan. Denera 60 ume eta gazte apuntatu dira. 6. mailatik gorako gazteek arbolismoa egingo dute Lekunberrin eta txikiagoak Mendukiloko kobetara joango dira. Aparteko ekintza eta jolasak ere izango dituzte.
Bestalde, 6 urtetik beherakoek egun pasa joateko aukera izango dute igandean.

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom