Datorren larunbatean Inauteriak ospatuko dira Igeldon | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Datorren larunbatean Inauteriak ospatuko dira Igeldon

(0 comments)

Otsailaren 26an (larunbata) Inauteriak ospatuko dira Igeldon. Kultur Mahaiak eta Guraso elkarteak elkarrekin, hainbat ekintza antolatu dituzte egunari begira. Haurrentzako tailerra, ginkana, hamaiketakoa (barra egongo da), paella lehiaketa, paella jatea (nahi duenarentzat) eta mozorro lehiaketa egingo dira.
Paella lehiaketa, taldeka
Herrian saltsa pixka bat jartzeko asmotan, paella lehiaketa antolatu dute taldeka. Bertan parte hartzeko, izena eman behar da otsailak 20 baino lehen. Talde bakoitzak 12 lagunentzako paella prestatu beharko du. Oinarrizko osagaiak antolakuntzak jarriko ditu eta talde bakoitzari 30€ emango dizkio gehigarriak erosteko. Ahal dela, talde bakoitzak jarri beharko ditu sua, paellera eta tresnak. Talderen batek ez balu, antolakuntzak utziko luke materiala. Izena emateko whatsappez idatzi edo deitu egin behar da telefono honetara: 606311734. 
Bazkaltzeko aukera
Paella lehiaketaren ondoren, bazkaria egingo da lehiaketan prestatutako paellekin. Bazkaria irekia izango da eta nahi duenak izango du aukera bertan bazkaltzeko. Horretarako, txartelak hartu behar dira. Txapelan egongo dira salgai. Helduak 15€ eta umeak 7€ (<12 urte). Txartelak erosteko azken eguna ere, otsailak 20 izango da. Paella lehiaketako partaideek ere txartela erosi beharko dute. 
Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom