Batzarra, Jubilatuen elkartea berriz martxan jartzeko | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Batzarra, Jubilatuen elkartea berriz martxan jartzeko

(0 comments)

Azken aldian, oraingo zein lehengo jubilatu talde bat lanean dabil Igeldoko Jubilatu Elkartea berriz martxan jartzeko eta batzarra egingo dute. Ekainaren 6an (osteguna) izango da eta herriko jubilatu guztiei dei egiten diete azaltzeko. Bertan, lehengo jubilatu elkartearen informazioa eta oraingo legediaren eskakizun berriak zertan diren azalduko dute. Arratsaldeko 19:00etan izango da Itsas Aurre kultur etxean. Batzarraren ostean meriendatxo bat ere eskainiko dute.

Orain dela 32 urte sortua
Orain dela 32 urte osatu zuten Elkartea Igeldoko jubilatuek. Urte batzuetan zehar martxan izan ondoren, geldialdi bat izan zuen. Azken akta 2005 urtekoa da.

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom