ATZERA BEGIRA: Zaharren Eguna | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

ATZERA BEGIRA: Zaharren Eguna

(0 comments)

Argazki zaharren atalean, oraingo alean, herrian aspalditik ospatu ohi den “Zaharren Eguna” hartu dugu gaitzat. Gaur egun, Udazken Jaiaren barruan antolatzen da herriko jubilatuei egiten zaien omenaldia, baina garai batean “Zaharren Eguna” izenarekin antolatzen zen jaia. 1977 urtean ospatu zen lehendabiziko aldiz eta Auzolan elkartea izan zen antolatzailea. Ordutik urtero antolatu izan zen, 2005 urtean Udazken Jaiaren barruan antola­tzen hasi zen arte. Egitarauari dagokionean gaurkoaren antzekoa izan ohi zen hasirako urteetan ere: meza, hamaiketakoa, herri kirolak edo pelota partidua eta bazkaria. Bazkaria “catering” bidez antolatzen zen eta herriko leku ezberdinetan egin izan zen: Buena Vista jatetxean eta  Buena Vista azpiko lokalean, Harrobian, Calongeren sagardotegian, Guda­mendiko Txoko Berri jatetxean... 1993 urtean berriz herriko plazan egin zen bazkaria, karpa handi bat jarrita. Hasieratik izan zen herriko aiton-amona zaharrenak omen­tzeko ohitura eta hortaz aparte 65 urtetik gorako herritar guztiei oroigarri bat eman ohi zitzaien. 

Amona Zaharrena (zenbait urtetan izan zena): Aistondo baserriko Juakina Iraola.
Oparia ematen Xabino Iraola eta Juanjo Iradi.

  

Lehendabiziko urtean (1977) 65 urtetik gorako herritar guztiei banatu zitzaiezkien honako oroigarriak.
Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom