ATZERA BEGIRA: Biorretan Eskola | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

ATZERA BEGIRA: Biorretan Eskola

(0 comments)

Orri Informatiboko maiatzeko alean, honakoa argitaratu zen ATZERA BEGIRA atalean:

Jakin dugunez, orain dela 75 urte inguru, Biorreta baserrian eskola izan omen zen, Teodoro Martinez irakaslearekin. Teodoro, Villadelmiron (Burgos) jaio zen eta 1942 urte inguruan etorri zen Biorreta baserrira. Aurrez, Orio inguruko beste zenbait baserritan ere egon zen. Gerra garaian Usurbilgo tren geltokian lan egiten omen zuen Teodorok, baina okerren bat egin eta kaleratu egin zuten, lanik gabe geldituz. Biorretara morroi lanak egitera etorri zen, baserriko lanetan laguntzera, baina hortaz aparte, inguruko gazteei eskola ere ematen zien. Hauek izan ziren Biorretako eskolatik pasatako batzuk: Egioletako Joxe, Antonio, Inazio, Balentin eta Sabino Alkorta; Muttegiko Joxe Etxabe; Arratzaindik ere baten ba­tzuk azaltzen omen ziren eta Biorretako Maria Luisak ere eskola saioren bat jaso omen zuen. Eskolak emateko, arbel moduan ohe-buru bat erabiltzen zuten, gaur egunean oraindik baserrian dutena.

Argazkian, arbel moduan erabiltzen zuten ohe-burua.
Current rating: 5

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom