ARKAITZ ETXEBESTE LIZARAZU: «Urtebetean prestatu eta 10-12 urtez aizkoran dabiltzanekin lehiatzea krixtona izan da!»
Nork argitaratua: Igeldo Herria 7 hilabete, 3 aste atzera
Arkaitz Etxebestek (Igeldo, 1994) aizkorako ibilbidea abiatu berri du. Urrezko Binakako Txapelketan debutatu du Iker Vicente bikote duela. Hasiera bikaina izan du eta finala jokatzeko sailkatu da. Azpeitian izango da finala otsailaren 25ean (elkarrizketa lehenago egina da). Joxe Etxebeste aizkolari ohiaren semea izaki, etxean du ibilbide berri honetako bidelaguna. Nolako egurra, halako ezpala.
Aizkoran lehiatzen hasi zara 29 urterekin. Nolatan?
Agian ez da ohikoena, normalean gazteago hasten da jendea, baina badira nire adinean hasitakoak ere, eta horrela suertatu da. Kirol desberdinak egin ditut aurretik: futbola, pala, mendiko bizikleta… Bizikletarekin nazkatu eta beste zerbait egin nahi nuen. Ezin dut ezer egin gabe egon. Aitari esan nion ea zer iruditzen zitzaion aizkoran hastea.
Eta aitak gustora hartuko zuen!
Ez, ez. Ezetz esan zidan. Disziplina asko behar da, asko entrenatu behar da, egurren kostua ere badago… ez zen fidatzen. Hasi eta utzi egingo nuela iruditzen zitzaion. Azkenean, ondo kostata, hilabeteko probaldia egingo genuela adostu genuen. Ikusi zuen serio ari nintzela eta aurrera egin dugu.
Etxean lehendik ere ibilia zinen aizkoran edo zerotik hastea izan da?
Txikitatik zerbait probatu izan dugu, baina ez serio. Saioak eta txapelketak ikustera ere beti joan izan gara. Hala ere, alde teknikoa falta nuen; korteak nola egin… Alde hori landu dugu bereziki. Aurretik kirola egina naizenez eta beti zaindu izan naizenez, fondoa eta fisikoa oso ondo neuzkan, baina teknika eta indarra falta nituen. Egia esan, espero baino hobeto moldatu naiz hasieratik.
Ondo prestatu arte ez zara plazara atera.
Ia urte eta erdi aritu naiz prestatzen. Ondo ikasi arte, seguru egon arte ez naiz atera. Alde horretatik, bagenuen presio pixka bat ere. Nire aita denagatik, maila ona eman beharra sentitzen genuen biok.
Leitzan debutatu zenuen urtarrilaren 14an Iker Vicenterekin bikotea osatuta. Debutatu, eta irabazi. Nola sentitu zinen?
Ez nintzen batere ondo hasi. Uste nuen lasai nengoela, baina nire aurkezpena egin zutenean krixton zalaparta sortu zen eta oso nerbioso jarri nintzen. Jende pila joan zen ni animatzera, ia 80 pertsona. Sartu zirenean eta pankarta ikusi nuenean, ezin begiratu geratu nintzen. Nerbioso hasi nintzen eta momentu batean larri ibili nintzen. Gero, pixkanaka lasaitzen joan nintzen eta azkenean nahiko lan ona egin nuen. Irabaztea sekulakoa izan zen.
Kanpotik behintzat, ondo aritu zinela sentitu zuen jendeak.
Bai, hala adierazi didate eta asko eskertzen da. Jendea gerturatzen zait nire lana gustatzen zaiela esanaz. Ezpal handia hartzen dudala eta beste... Asko motibatzen du horrek.
Vicenterekin aritzeak lagunduko du, baina presioa ere sentituko da, ezta?
Bai, erabat. Maila eman nahia sentitzen nuen hasieratik. Eta horrez gain, jendearen esanak ere entzun behar dira, berarekin lan guztia egina balego bezala. Egia da sekulako aizkolaria dela, eta horrek asko laguntzen du, baina bikoteka aritzen garenean, biok egin behar ditugu lanak. Bikotean ondo funtzionatu behar da eta halaxe izaten ari da. Berak ere adierazten dit hori.
Binakako Txapelketan ari zarete, nolatan izan duzu aukera Vicenterekin eta onenekin aritzeko?
Egur Sport enpresak antolatzen du. Berak erabakitzen ditu aizkolariak eta maila antzeko bikoteak osatzen saiatzen dira. Nire aitak Ikerri komentatu zion ea nola ikusten zuen nirekin bikotea osatzea. Baiezkoa esan zuen. Orduan, Otsagabiara joan nintzen lehenengo entrenamendua egitera. Ez nintzen gustora geratu. Handik bi astera, etxera etorri zen bera eta hemen askoz hobeto aritu nintzen. Aitak esaten dit egindako debuta harrigarria dela. Urtebetean prestatu eta 10-12 urtez aizkoran dabiltzanekin lehiatzea krixtona izan da!
Aitaren esperientziak lagunduko zuen horretan...
Dudarik gabe. Aitarekin presta-tzen ditut entrenamendu guztiak eta bere aholkuei jarraitzen diet. Horrez gain, nire izaera ere bada, zerbait serio hartzen dudanean, oso zorrotza naiz. Ez dut entrenamendu bakar bat ere galdu. Disfrutatu egiten dut entrenatzen.
Eta emaitzak ikusita, jarraitzeko motibazio gehiago! Leitzakoa ondoren, Beasainen finalerdia jokatu zenuten eta hor ere irabazi. Otsailaren 25ean finala jokatu behar duzue Azpeitian. Espero zenuen halakorik lortzea?
Hau dena opari bat izan da. Esan bezala, debuta bera krixtona izan da eta orain honaino iristea... nire lana ahalik eta ondoena egin, esperientzia bizi eta gozatzea da geratzen zaidana.
Eta irabaztea?
Ni beti ateratzen naiz irabaztera, baina jokatzea bera nahikoa da. Orain artekoa baino lan gehiago egin behar da, egurrak ere tamaina desberdinekoak dira. Nire kezka da ea aguantatuko dudan. Ikerrek esaten dit lasai egoteko, lan ona egingo dugula. Ea zer egiten dugun!
Nola ari dira bizitzen etxean?
Pozik daude, baina ama nerbiosa egoten da. Aukera izan du Leitzara eta Beasainera joateko eta nerbiosa bizitu ditu saioak. Eta etxean, aita eta ni aguantatu behar, orain biok beste gairik ez dugu izaten!
Ze helburu dauzkazu aurrera begira?
Banaka lehiatzea da orain erronka. Aitak gomendatuta debutatu dut binaka. Plazara ohitzen joateko exibizioetan aritzea da onena, baina itxaron egin behar genuen eta binakakoan saiatzea ikusi genuen egokiena. Orain, espero dut udaran festaz festa ibili eta erakusketak egitea. Federazioan hastea ere izan daiteke aukera. Hirugarren mailan hasiko nintzateke eta emaitza onak lortuz gero, igotzen joan. Apirila-maiatzan Banakako Txapelketak ere izaten dira Egur Sport enpresak antolatuta, baina zutikako lanak egin behar izaten dira. Modalitate hau arriskutsuena da eta oraindik hobe izango da itxarotea. Ikusiko dugu!
AZPEITIKO KRONIKA
Hiru plaza eta txapela
Arkaitz Etxebestek, Iker Vicente bikotearekin, Urrezko Binakako Txapelketa irabazi du. Otsailaren 25ean jokatu zuten finala Azpeitian. Txapelketako aurreko bi saioetan egin bezala, finalean ere nagusi izan ziren. Hodei Ezpeleta eta Jokin Urretabizkaia iazko txapeldunei eta Eneko Otaño eta Julen Larreari irabazi zieten. Ezpeleta eta Urretabizkaia aurretik hasi ziren, baina txapeldunek aurrea hartzea lortu zuten azkenean. Lanak bukatzeko 22 minutu eta 49 segundu behar izan zituzten; Ezpeleta eta Urretabizkaiak 46 segundu gehiago; eta Otaño eta Larreak 4 minutu eta 2 segundu gehiago. Etxebestek hirugarren plaza zuen eta txapela janztea lortu du. Oso pozik azaldu zen: «Egurrak pasa ahala oso gustora sentitu naiz, Ikerrek konfiantza handia eman dit eta hirugarren plaza izateko, oso oso gustora gelditu naiz».
Azken postak
- Udazken Festa Igeldon
- Maila eta erronka berriei aurre eginez
- Lumarik ez, Igeldon
- Gazteekin lanketa, kultur etxeko espazioa erabiltzeko
- Pelota saioak astearteetan
Artxibategia
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (368)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (334)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)
Iruzkinak
Oraingoz ez dauka iruzkinik
Iruzkin berria